top of page

Helburuak

HIGA-k helburu argia du: hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak euren hizkuntza-komunitateetan eta maila globalean aldaketarako agenteak izatea ahalbidetzea. Prestakuntza akademikoaren, ekintza praktikoen eta esperientzien trukearen bidez, HIGA-k hizkuntza biziberritzearen gazte aktibismoan lagungarri izan nahi du.

🔶  Hizkuntza-aktibismoan eta hizkuntzen berreskurapenean praktika bidezko prestakuntza ematea 

HIGA-k parte-hartzaileei hizkuntza-aktibismoaren eta hizkuntzen berreskurapenaren teknika eta estrategia praktikoak ematen dizkie. Tailer interaktiboen bidez, parte-hartzaileek euren komunitateetan hizkuntzak babestu eta biziberritzeko erabil ditzaketen tresna zehatzak ikasiko dituzte.

 

🔶  Parte-hartzea eta irtenbide sortzaileak sustatzea

HIGAren oinarrizko helburuetako bat gazteen parte-hartze aktiboa bultzatzea eta elkarlanerako espiritua indartzea da. Hizkuntza gutxituen erronkei aurre egiteko irtenbide sortzaileak proposatzen dira, eta parte-hartzaileei beren hizkuntza-komunitateetan lider berritzaile izateko gaitasunak eskaintzen zaizkie.

 

🔶  Soziolinguistika kritikoan kontzientzia handiagoa garatzea

HIGA-ren helburua soziolinguistika kritikoan kontzientzia handiagoa lortzea da, hau da, parte-hartzaileei hizkuntza gutxituei eragiten dieten faktore sozial, politiko eta kulturalen inguruko ulermen sakon bat eskaintzea. Horrela, parte-hartzaileek euren hizkuntzen aldeko babesean ikuspegi kritiko eta aktiboa aplikatu ahal izango dute.

 

🔶  Nazioarteko proiektuak eta elkarlan-sareak sortzea erraztea

HIGA-k hizkuntza-komunitate desberdinetako parte-hartzaileen arteko proiektu bateratuak sortzea ahalbidetzen du. Gainera, nazioarteko elkarlan-sareak eraikitzea oinarri nagusietako bat da, gazteei epe luzeko elkarrizketa eta elkarlana mantentzeko aukera emanez, euren ekimenen eragina HIGA-tik haratago zabaltzeko.

bottom of page