HIGAren historia
Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa


Zer da HIGA?
HIGA (Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteak Elkartea) mundu mailan bakarra den plataforma da, hizkuntza gutxituen aldeko gazte aktibisten arteko sareak sortu, sendotu eta zabaltzea helburu duena.
Elkarlan komunitarioa, prestakuntza kritikoa eta proiektu parte-hartzaileak uztartzen ditu, ikuspegi feminista eta intersekzionalarekin.
Vitoria-Gasteizen (Euskal Herrian) sortua, HIGA ez da soilik topaketa bat: : formazio espazio bat, sorkuntza kolektiborako eremu bat eta aktibismo linguistikorako plataforma globala da.
Proiektuaren ibilbidea
Nondik gatoz eta nora goaz?
❖ 2011 | Lehen HIGA (hasiera)
Lehen edizioa Gasteizen egin zen, euskararen eta inguruko hizkuntzen gazte hiztunak elkartuz. Soziolinguistika kritikoa eta aktibismo linguistikoa uztartu ziren lehen aldiz.
❖ 2018 | Nazioartekotzea
75 gazte parte-hartzaile bildu ziren, 35 hizkuntza gutxitu ordezkatuz. Topaketa egituratuagoa izan zen: goizez formazio-saioak eta arratsaldez proiektu kolektiboak. Amerikako eta Afrikako hizkuntzen ordezkaritza nabarmen handitu zen.
❖ 2021 | Formatu hibridoa (e-GA)
Pandemiaren ondorioz, presentzialtasuna eta online formatuak uztartu ziren. Eduki digital berritzaileak sortu ziren, eta HIGArako espresuki sortutako bideo onenei sariak eman zitzaizkien.
❖2023 | Aniztasun handiena
55 hizkuntza gutxitu eta 75 parte-hartzaile bildu ziren. HIGA Plaza plataforma digitala sortu zen, eta proiektu kolaboratiboak garatzeko espazioak antolatu ziren. Hizkuntza gutxituen aldeko sormen-tailerrak eta jarduera parte-hartzaileak izan ziren ardatz.
❖ 2025 | HIGA 2025 (martxan)
Uztailaren 14etik 18ra ospatuko da Gasteizen. 400 eskaera baino gehiago jaso dira, 190 hizkuntza ordezkatuz. 75 parte-hartzaile hautatu dira, 55 hizkuntza baino gehiago ordezkatuz. Edizio honek izango du HIGAren historian aniztasunik handiena.
❖ Etorkizuna: HIGA Plaza eta gehiago
HIGA ez da topaketa puntual bat bakarrik. Plataforma digital bat sortzen ari da —HIGA Plaza— parte-hartzaileen arteko etengabeko harremanak, eduki linguistikoak eta proiektu partekatuen jarraipena bermatzeko.
Horrez gain, lankidetza aktiboak ezarri dira UNESCOrekin, Wikimediarekin, EITB-rekin etaTV3rekin eta nazioarteko hainbat erakunderekin, betiere hizkuntza gutxituen biziberritzea sustatzeko.
Egoitza eta izaera juridikoa
❖ Egoitza soziala (erregistro formalerako):
Fray Zacarías Martínez kalea 9-6, 2.d, 01001 Gasteiz (Araba, Euskal Herria)
❖ Egoitza fisikorik ez
HIGAk ez du bulego fisiko iraunkorrik, ez eta espazio propio finkorik ere. Irabazi-asmorik gabeko elkarte modura, bere jarduera nagusia Vitoria-Gasteizen garatzen du, eta bertan antolatzen da topaketa bienala.
❖ Erregistroa
IFZ: G19910041 · RNA: Sección 1ª – Nº Nacional: 629745
❖ Izaera juridikoa
Irabazi-asmorik gabeko elkartea
❖ Webgunea
www.higatopaketa.eus